Tolosan (Gipuzkoa) jaio zen 1968an. Tolosako Hodeiertz abesbatzan hasi zen kantari, eta, ondoren, Isabel Álvarezekin (Donostia) prestatu zen kontratenor gisa.
Kantuko Goi Mailako Ikasketak, ikasle libre gisa, Madrilgo Goi Mailako kontserbatorioan. Bertan, kantuko espezialitatean karrera amaierako ohorezko saria eta Lucrecia Arana aparteko saria lortu zituen.
KEA ahots-taldea, Capilla Peñaflorida eta Ensemble Nova Lux ahots taldeen kidea .
Nabarmentzekoa da rol protagonistetako operen estreinaldia (T. Marcoren Segismundo, 2003, E. Pérez Masedaren Swan 2006, M. Soteloren Dulcinea 2006, Luis de Pablo 2010en Very gentle, J. A. De Zeeganten La Brecha 2017 edo M. E. Luc-en Apokalypsis – errebelatio baten sinbolo 2017).
Bere moldakortasuna dela eta, nazioarteko dantza-konpainien hainbat ikuskizunetan ere parte hartu du abeslari gisa. (Akram Khan Company, Kukai Dantza, Lapharmaco, Israel Galvan,) .
Abeslari lana eta koru zuzendari, ahotsaren pedagogo eta koru konpositore lanak uztartu ditu, baita Gipuzkoako eta Euskal Herriko abesbatzen federazioen lehendakaritza eta koordinazioa ere.