(Klasika)
Sreten Krstic 1953an jaio zen Belgraden, eta zazpi urte zituenean hasi zen biolina jotzen. 1980tik, Municheko Orkestra Filarmonikoko concertinoa izan da, eta bakarlari gisa aritu da Sergiu Celibidache, James Levine, Zubin Mehta eta Dmitrij Kitajenko zuzendariekin, besteak beste. Bere ibilbidean, Europako ia herrialde guztietan, Japonian, Estatu Batuetan eta Errusian izan da. Jugoslavia zaharreko irrati- eta telebista-kate guztientzat grabatu du, baita Bavariako irratiarentzat, West German irratiarentzat, BBCrentzat (Manchester), Greziako irratiarentzat (Salónica), eta PGP, Thorofon eta Arte Nova Classics zigiluentzat ere. Sreten Krstic Municheko Gasteig-Trioren, Harizko Seikote Filarmonikoaren eta Philharmonic Soloists Ganbera Orkestraren sortzailea da, baita Trio Gelius hirukotearen kidea ere. Zagrebeko Bakarlarien zuzendari artistiko eta concertinoa da 2012tik, eta ahalik eta mailarik gorenera eraman nahi du Kroaziako musika-tradizio handia. Nicola Gaglianok 1760an egindako biolina jotzen du.