Ana Dego

Dantza antzerkia

Genovako (Italia) Stabile Antzerkiko antzerki-eskolan graduatu zen Anna Dego. 1995ean, Adriana Borriello koreografoa eta Anne Teresa De Keersmaeker (Rosas taldearen sortzailea) ezagutu zituen, eta dantza antzerkian lan egiten hasi zen.

1998tik, Adriana Borrielloren konpainiarekin dihardu, eta produkzio hauetan nabarmendu da: Tammorra (Teatridithalia, Milan), Kyrie (Teatridithalia, Milan), Animarrovescio (Inteatro Polverigi eta Hebbel Theatre, Berlin), Il cielo e la terra (Almatanz, Erroma) eta Rosario – un lloro rituale.

2001ean, Polverigi Jaialdiak (Ancona) bere muntaketa eszenikoetako bat programatu zuen: Nododiamante.

2002an, Anna Degok L’Arpeggiatarekin debutatu zuen, Christina Pluharrek zuzendutakoarekin.

Bakarlari gisa ere aritu da jaialdirik garrantzitsuenetan eta antzoki eta kontzertu-aretorik ospetsuenetan, Europan (Amsterdamgo Concertgebouw, Sablé-sur-Sartheko jaialdia, Utrecht Oude Muziek, Ambronayko jaialdia, Musikfestspiele Potsdam Sanssouci, Ruhrtriennale, Ludwigsburger Schlossfestspiele, Bordeleko Opera, Vredenburg Centre Utrecht, Philharmonie Köln, Konzerthaus Berlin) eta mundu osoan (New Yorkeko Carnegie Hall, Sydney City Recital Hall, Brisbaneko Jaialdia, Hong Kong).