Dúo del Valle

“Prodijioak: soinu-edertasuna, birtuosismoa… pianismo prodijiotsu eta berritzailea.”

El País

Municheko ARD International Music Competition lehiaketan ezagun egin ondoren, Europako piano-bikote garrantzitsuenetakoa osatu dute Víctor eta Luis del Valle anaiek. Haien diskurtso musikala, bertutetsua eta guztiz humanoa, areto askotan entzun da, hala nola Musikako Auditorio Nazionalean, Finnish National Operan eta Municheko Herkulessaal aretoan, hainbat orkestrarekin —besteak beste, OCNE, Bayerischen Rundfunks edo Helsinki Philharmonic orkestrekin—, Juanjo Mena, Pablo González, Vasili Petrenko eta beste zuzendari batzuen gidaritzapean.

Errepertorio unibertsalaren eta espainiar sorkuntzaren arteko elkarrizketa islatzen du haien diskografiak; besteak beste, SONY Spain eta IBS Classical diskoetxeekin jorratuak. ESMRS eskolan trebatu ziren D. Bashkirov eta C. Martínez Mehnerrekin, eta irakaskuntzarekin eta musika-fusioko proiektuekin uztartu dute beren nazioarteko ibilbidea; adibidez, Pasión Vegarekin batera sortu zuten 2 Pianos con Pasión lanarekin.