Ghalia Benali

Cantante

Ghalia Benali abeslaria, konpositorea, kanta-idazlea, dantzaria, artista plastikoa eta aktorea da. Bruselan jaio zen eta haurtzaroa Tunisian eman zuen. Ondoren, diseinu grafikoa ikasi zuen bere jaioterrian.

Hainbat musika-estilo uztartzea, kultura ugari lotzea, antzinakoa berpiztea eta berria sustraitzea dira bere bizitza gidatu duten bi muturren arteko topaketaren emaitza naturala.

Haizearen alaba, Arabiar kulturaren enbaxadorea eta Om Kolthoumen biloba izenak jaso ditu, besteak beste, bere ibilbidean. Mundu osora zabaltzen da haren emanaldien agenda, eta zazpi disko propio, beste hainbat kolaborazio, lau film, telesail bat, musikal bat eta hiru pintura-erakusketa biltzen ditu haren ibilbide aberatsak. New York Timesek Kontzerturik gogoratuenen 2013ko hamar onenen artean sartu zuen.

Benalik, 2008an, British Independent Organisationen Musikaren Munduko world musiceko abestirik onenaren saria jaso zuen, eta 2016ko ekainean Espainiako Fundación Mujeres por Áfricako Emakumezko Aktore Onenaren saria.