Enrique Azurza du zuzendari artistiko 2016tik. Azurzak zuzentzen ditu, berebat, Tolosako Hodeiertz Abesbatza eta musika garaikidean espezializaturiko KEA ahots-talde profesionala. Musikeneko (Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiko) kantu koraleko irakasle izateaz gain, Espainiako Abesbatza Zuzendarien Elkarteko (AEDCOROko) bazkide-sortzailea da eta Euskadiko Abesbatzen Elkarteko presidentea izan da. Koru-zuzendaritza ikasi zuen Euskadin eta Stockholmen (Anders Ebyrekin), eta espezializazio-ikastaroak egina da Eric Ericsonekin eta Carl Høgsetekin. 1991n Varnako (Bulgaria) Nazioarteko Lehiaketako zuzendaririk onenaren saria eskuratu zuen. Euskal Herriko Unibertsitateko Abesbatza eta Kantu Koraleko Aragoiko Institutuko Abesbatza zuzendu ditu, eta zuzendari gonbidatu gisa jardun du RTVEko koruan eta Stockholmeko St. Jacob abesbatzan. Errepertorio zabala landu du, Estatuko zein nazioarteko sariak lortu ditu, grabazioak egin ditu eta ikastaroak, hitzaldiak eta mintegiak eskaini ditu. Tolosako Nazioarteko Abesbatza Lehiaketako musika-aholkularia da, baita Ejea de los Caballeroseko Abesbatzen Lehiaketako zuzendari artistikoa ere. Halaber, epaimahaikide aritzen da Estatuko eta nazioarteko jaialdietan.