Enrique Azurza

Zuzendaria

Bilboko Koral Elkarteko zuzendari artistikoa 2016ko apiriletik.

Gaur egun, Tolosako Hodeiertz Abesbatza zuzentzen du, baita musika garaikidean espezializatuta dagoen KEA ahots-talde profesionala ere.

Musikeneko (Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiko) kantu koraleko irakasle izateaz gain, Euskadiko Abesbatzen Elkarteko presidentea eta Espainiako Abesbatza Zuzendarien Elkarteko (AEDCOROko) bazkide-sortzailea da.

Abesbatzako zuzendaritza ikasi zuen Euskadin, eta baita Stockholmen ere, Anders Eby maisuarekin, Gipuzkoako Aldundiaren beka bati esker. Gerora, espezializazio-ikastaroak egin ditu Eric Ericson eta Carl Høgset maisuekin.

1991n, Zuzendari Onenaren Saria jaso zuen Varna hiriko Nazioarteko Lehiaketan (Bulgaria). IFCMk birritan gonbidatu du Musika Koralaren Munduko Sinposiumera: Sydneyra (1996) eta Puerto Madrynera (Argentina, 2011).

Euskal Herriko Unibertsitateko Abesbatza (1999-2016) eta Instituto Aragonés de Canto Coraleko abesbatza (1993-2003) zuzendu ditu.

Zuzendari gonbidatu gisa aritu da RTVEren abesbatzan eta Stockholmeko St. Jacobs abesbatzan.

Errepertorio zabala landu du horiekin guztiekin, lehen sariak lortu ditu Estatuko zein nazioarteko lehiaketetan, eta, horretaz gain, grabaketa ugari egin ditu.

Zuzendari-ikastaroak, hitzaldiak eta mintegiak eman ditu. Aholkulari musikala da Tolosako Nazioarteko Abesbatza Lehiaketan eta zuzendari artistikoa Ejea de los Caballeroseko (Zaragozako) Abesbatza Lehiaketan.

Epaimahaikide izan da Estatuko eta nazioarteko hainbat jaialditan: Tolosa, Debrecen (Hungaria), Arezzo (Italia), Tours (Frantzia), Varna (Bulgaria), Marktoberdorf (Alemania), Montreux eta Neuchâtel (Suitza), Maasmechelen (Belgika), Maribor (Eslovenia), Busan (Hego Korea) eta Hong Kong (Txina).

MUSIKA MÚSICA • T: +34 94 679 04 88