
Mirespena/Admiración
Bilboko Udalak antolatzen duen BAS, Bilbao Arte Sakratua Jaialdiak edizio berri bat aurkeztuko du Mirespena/Admiración izenburupean.
Bost Kontzertu eskainiko dira, apirilaren 10etik 14ra, Gizakunde Elizan.
Jaialdian Johann Sebastian Bach, Giacomo Carissimi, Claudio Monteverdi, Giovanni Pierluigi da Palestrina eta Valentín de Zubiaurreren musika entzungo da, La Ritirata, The Tallis Schollars, London Handel Players, Bilboko Koral Elkartea eta La Spagna taldeen emanaldietan.
Kontzertuak 19:30ean hasiko dira. Sarrerak apirilaren 1etik aurrera salgai egongo dira Arriaga Antzokiko leihatilan eta www.teatroarriaga.eus webgunean, baita Gizakunde Elizan ere, kontzertu bakoitza hasi baino 30 minutu lehenago.