BAS. Bilbao Ars Sacrum
Musika antzina-antzinatik kulturaren eta bizitzaren adierazpide gisa erabili izan den artea da. Santua dena gurtzen duen arte-adierazpen orotan arte sakratua dago.
Musika sakratuak alderdi gizatiarra eta jainkotiarra lotzen ditu, eta dauden erlijioen aniztasuna bezain unibertso zabala osatzen du.
BAS – Bilbao Ars Sacrum jaialdiak aberastasun kultural eta historiko horren hainbat adibide biltzen ditu, musikaren, dantzaren eta antzerkiaren bidez, kultura anitzeko ikuspegi batetik eta interpreteak arreta handiz aukeratuta.