Alondra de la Parra

Madrilgo Erkidegoko Orkestra eta Abesbatzako zuzendari titular eta artistikoa

Alondra de la Parrak (New York, 1980) munduko orkestrarik ospetsuenak zuzendu ditu: Parisko Orchestre, London Philharmonic Orchestra, Tonhalle-Orchester Zürich, WDRSymphonyOrchestra, Le Verbier Festival Orchestra (VFO), the BBC Philharmonic, Berlingo Rundfunk-Sinfonieorchester eta L’Orchestra – Accademia Nazionale di Santa Cecilia.

2016an, Queensland Symphony Orchestrako musika-zuzendari izendatu zuten, eta 2019ra arte jardun zuen horretan; 2022ko apirilean, berriz, Orchestra Sinfonica di Milanoko zuzendari gonbidatu nagusi izendatua izan zen.

Azken denboraldietan, mundu osoan ezagunak diren orkestrak zuzendu ditu, hala nola Münchner Symphoniker, Orchestra Sinfonica di Milano, Orchestre Philharmonique de Monte-Carlo, DR Symfoniorkestret eta OSESP – Orquestra Sinfônica do Estado de São Paulo. Gainera, ohiko gonbidatua da Londresko Royal Opera House antzokian.

Espainian, esku-hartze hauek nabarmentzen dira: Espainiako Orkestra eta Abesbatza Nazionalaren zuzendaritza, Turandot operaren zuzendaritza Liceuko Orkestra Sinfonikoarekin eta Sinfonía Imposible Arturo Márquez konpositorearen lehen sinfoniaren estreinaldi europarraren zuzendaritza, Galiziako Orkestra Sinfonikoarekin. 2023-2024 denboraldian, Tenerifeko Orkestra Sinfonikoa zuzendu zuen Espainian, Kanarietako Musika Jaialdiaren 40. urteurrenean, eta emanaldi bikoitza egin zuen Oviedo Filarmoníarekin: programa sinfoniko bat eta zarzuela bat.

De la Parraren unibertso musikala ez da agertoki sinfoniko klasikora mugatzen: PAAX GNP jaialdia sortu eta zuzentzen du, Karibe mexikarrean urtero egiten den jaialdia. Bertatik, konpositore garaikide ezagunei piezak eskatzen dizkie. Horrez gain, Como Agua para Chocolate ballet berria zuzendu du, Royal Balletek eta Metropolitan Operak ekoitzitako lana, Christopher Wheeldon-en koreografiarekin. Balleta Londresen eta New Yorken aurkeztu dute, eta sekulako arrakasta izan du.

Orkestrako buru gisa, De la Parraren gogoa eta karisma erabat inspiratzaileak eta magnetikoak dira. Horixe da zuzendari mexikarraren bereizgarri nagusia, musikari buruz duen ezagutza sakonaz gain.
Madrilgo Erkidegoko Orkestra eta Abesbatzako zuzendari titular eta artistikoa da 2024 2025 denboralditik.