aSombras

aSombras 2002. urtean sortu zen, Alexandra Eseverri eta Iñigo Postlethwaite-ren eskutik. Bere jarduera ikuskizunen sorkuntzan eta ekoizpenean, eta itzalen antzerkian inspiratutako objektu hezitzaile eta dekoratiboen prestakuntzan eta diseinuan oinarritzen da.

Argiaren eta itzalaren magiak eta edertasunak eta bere adierazkortasun- eta sormen-aukerek erakarrita, Alexandra eta Iñigo Java eta Bali uharteetara bidaiatu zuten, non antzinako arte honek bizirik dirauen eta itzalen antzerkiaren jatorri eta sinbolismo asiarrak bertatik bertara aztertu zituzten. Han konturatu ziren argia eta itzalaren uztarketaren hari hori amaigabea bezain ederra zela.

Hainbat argi-iturri, pantaila eta proiekzio-elementurekin esperimentatu zuten eta, apurka-apurka, hizkuntza bakarra eta berezia aurkitu zuten, ikusmeneko, gorputzeko, hitzezko eta musikako adierazpen-elementuak ahalik eta gehien zainduz eta arte-kalitate handiko ekoizpenak osatuz.

Bere ikuskizunek estatuen jaialdi onenetan parte hartu dute eta nazioartean Frantzian, Italian, Portugalen eta Txinan izan dira.

Bestalde, aSombras programak beti eskaini dio hezkuntza-arloari espazio garrantzitsua, bai dibulgazioan, bai ikastetxetan, ume eta helduentzako itzalen antzerki-ikastaroak eta hezitzaileentzako ere itzalen antzerki-ikastaroak eskainiz.