Camilla Tilling

Soprano

“Tillingek eman dezakeen guztia ematen du. Oraindik garbia, freskoa eta gaztea da bere ahotsa. Baina, interpretaziorako erakusten duen trebetasuna artista heldu batena da”

(The Sunday Times).

Bere ahots erakargarriak eta erabateko musikaltasunari esker, zuzendarien, ikusleen eta kritikarien abeslari gogokoenetako bat izatera iritsi da Camilla Tillingi, bi hamarkada baino gehiagoko ibilbidean. Opera, kontzertu eta errezitaldiak hartzen dituzten munduko areto nagusietan aritu da etengabe. Eta, aldi berean, musikari handien orkestra lanak biltzen dituen diskografia ikusgarria osatu du, ondoko zuzendarien gidaritzapean abestuz: Bernard Haitink (Haydn), Emmanuelle Haïm (Handel eta Purcelle), Paavo Järvi (Grieg), Marek Janowski (Brahms) eta Riccardo Muti (Cherubini). Horretaz gain, Mozart, Strauss, Schumann, Grieg eta beste konpositore batzuen errezitaldi bildumak ere egin ditu.

Tilling aldizka aritzen da egungo zuzendari garrantzitsuenekin: Gustavo Dudamel (Het Concertgebouw Orkest eta Los Angelesko Orkestra Filarmonikoa); Esa-Pekka Salonen (Londresko Orkestra Filarmonikoa); Gianandrea Noseda (Washingtongo Orkestra Sinfoniko Nazionala); Omer Meir Welber (Frantziako Orkestra Nazionala); eta François-Xavier Roth (Londresko Orkestra Sinfonikoa).