Carlos Miguel Prieto, Mexiko Hiriko jatorri hispaniar-frantseseko musikarien familia batean jaio zen. Zu-zentzeko daukan estilo karismatikoa bere dinamis-moan eta interpretazioen adierazkortasunean oina-rritzen da. Kulturaren figura garrantzitsu eta eragin-garritzat jotzen dute eta. Hain zuzen ere, bere be-launaldiko orkestra zuzendari mexikar garrantzitsu-ena da. 2007az geroztik, Mexikoko Orkestra Sinfoni-ko Nazionalaren buru da, herrialdeko orkestrarik garrantzitsuena. Era berean, Prietok Louisianako Orkestra Filarmonikoa (LPO) zuzentzen du 2006az geroztik, Katrina hurakanaren ondoren, New Orle-anseko kulturaren biziberritze garrantzitsuaren buru izan delarik. 2008an, Mineriako Orkestra Sinfikoaren Musika Zuzendari izendatu zuten. Mexikoko hiribu-ruan bi hilabeteko udako programak egiten dituen orkestra bikaina da. 2022an, Prieto Ipar Carolinako Musika Errektore izendatu zuten 2022/23 denboral-dirako. 2023/24 denboraldian hasi da ofizialki lan ho-rretan.