(Ideal, Granada)
Cesar Alvarez 1973an jaio zen, eta, gaur egun, orkestra-zuzendaritzaren baliorik sendoenetakotzat jotzen du nazioarteko kritikak. Oviedoko Goi Mailako Musika Kontserbatorioan ikasi zuen hasieran, eta gero Madrilen jarraitu zituen Orkestra Zuzendaritzako ikasketak, Benito Lauret maisuarekin. Ondoren, Moskuko “Tchaikovsky” Estatu Kontserbatoriora joan zen, eta Dmitri Kitaienko maisu ospetsuaren Zuzendaritza Operistiko-Sinfonikoaren katedran sartu zen. Sarritan honako orkestra hauetan gonbidatua izan da: Mariinsky Theatre Symphony Orchestran, Errusiako Orkestra Nazionalean, Radio Televisión Españolako Orkestra Sinfonikoan, Errusiako Tatarstango Orkestra Sinfoniko Nazionalean, Errusiako Novosibirsk-ko Orkestra Sinfonikoan, Asturiasko Printzerriko Orkestra Sinfonikoan, Estatu Batuetako Vanderbilt Symphony Orchestran eta Murtzia Erregioko Orkestran. Orkestra-zuzendaritzako irakaslea izan da Murtziako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan, baita Vanderbilt Universityko (Tennesee – Estatu Batuak) irakasle gonbidatua ere. Cesar Alvarez, epaile gisa, nazioarteko lehaiaketetan parte hartzera gonbidatua izaten da, hala nola, Rachmaninov International Competition-ean edo Tchaikovsky Youth International Competition-ean.