Emiliano Cano

Tenorea

Madrilen jaioa, kantua ikasi zuen Celia Alcedorekin eta Miguel Bernalekin, eta Andrew King, Christian Immler, Carlos Mena, Cristina Miatello edo Gerd Türken eskolak ere jaso zituen. Halaber, Arte Ederretan lizentziaduna da eta ibilbide luzea egin du arte eta musika gaiei buruzko dokumentalen ikertzaile eta errealizadore gisa. Antzinako musikako hainbat talderekin kolaboratzen du aldizka: The Labyrinth of Voices, Coro Victoria, Quondam, Conductus Ensemble, Concentus König, Ensemble Guerrero, La Fortuna, Capella Prolationum, Madrilgo Errege Kapera… eta 2010etik Espainiako Koru Nazionaleko kide da. Bakarlari gisa OCNE, Cuencako Musika Erlijiosoaren Jaialdia, Almagroko Jaialdia, Hong Kong Arts Festival, Abu Gosh Festival (Israel), Carthageko Octobre Musical (Tunisia) eta Malagako, Darocako eta Vélez-Blancoko antzinako musika jaialdietan parte hartu du.