New York Times
English Chamber Orchestra (ECO) 1948an sortu zen, errepertorio barrokoko orkestra gisa.
1960an gaur egungo izena hartu zuen, eta XVIII. mendetik XX.era bitarteko epealdira zabaldu zuen errepertorioa; hala ere, Mozarten garaiko orkestren antzeko plantillari eutsi zion, eta horrek orkestraren interpretazio-ikuspegia definitu zuen.
Grabazio gehien dituen ganbera-orkestra da eta, era berean, munduan zehar gehien bidaiatu duena.
Lehen hamarkadetan, ECOk ez zuen zuzendari titularrik izan, eta, horren ordez, zenbait zuzendari gonbidatu ezagunekin egin zuen lan: Raymond Leppard, Sir Colin Davis eta Daniel Barenboim zuzendariekin, adibidez.
1985ean, Jeffrey Tate izendatu zuten lehen zuzendari nagusi; ondoren, Ralf Gothoni (2000) eta Paul Watkins (2009), eta, 2023an, Roberto Forés zuzendari espainiarra. Urte horretan bertan, Stephanie Gonley kontzertino eta orkestrako zuzendari artistiko izendatu zuten ofizialki, 30 urte baino gehiago taldearen buru izan ondoren.