(Forum Opera)
Ensemble Il Caravaggio taldeak irizpide historikoen araberako interpretazioan oinarritutako musikarien belaunaldi berri bat biltzen du, Camille Delaforgeren zuzendaritzapean. Bereziki, Frantziako eta Italiako ahots errepertorioa lantzen du, pieza ezagunen artean arakatuz eta ahaztutakoak berreskuratuz. Horren erakusgarri dira Château de Versailles Spectacles disko-etxeak kaleratutako lanak.
Il Caravaggiok bereziki emakume konpositoreen lanak berreskuratzeari ekin dio eta, urtero gutxienez, ahaztutako emakume baten lanez osatutako programa sortzen ari da. Gainera, Caravaggio margolarian inspiratuta dago. Haren teatraltasun bizi, adierazkortasun eta espiritualtasun gorpuztuaren espiritua dago proiektu musikalaren erdigunean: antzinako musikaren unibertsaltasuna eta bizitasuna erakustea du helburu. “Ensemble Il Caravaggio“ Pontoiseko Jaialdi Barrokoko talde iraunkorra da eta Frantziako Kultura Ministerioaren (DRAC d ‘Ile de France) eta Caisse des Dépôts, Orange Taldea eta Singer-Polignac Fundazioaren babesa jasotzen du.