ESTHER YOO

Biolin-jotzailea

Esther Yoo bere adierazpen-gaitasunagatik eta teknikagatik da ezaguna, eta horrexek bihurtu du biolin-jotzailerik nabarmenetako bat.

Los Angelesko Filarmonikoarekin, Philharmonia Orchestrarekin, Deutsche Radio Philharmonierekin, Melbourneko Sinfonikoarekin eta Seulgo Filarmonikoarekin aritu da, bai eta Lincoln Center zentroan, Wigmore Hall aretoan, Royal Albert Hall aretoan, Aspengo Musika Jaialdian eta BBC Proms jaialdian ere.

Hainbat zuzendarirekin kolaboratu du; tartean dira: Gustavo Dudamel, Esa-Pekka Salonen, Vladimir Ashkenazy, Jaap Van Zweden, Tugan Sokhiev, Myung-Whun Chung, Vasily Petrenko, Santtu-Matias Rouvali, Dalia Stasevska, Lahav Shani eta Karina Canellakis.

Denbora asko ez dela, Baltimoreko Sinfonikoarekin, Seattleko Sinfonikoarekin, Herbehereetako Irratiko Filarmonikoarekin, Shanghaiko Sinfonikoarekin eta Txinako Filarmonikoarekin debutatu zuen. Gainera, birak egin zituen Royal Philharmonic Orchestrarekin eta Korean Chamber Orchestrarekin, eta Wigmore Hall aretora eta Amsterdamgo Concertgebouw aretora itzuli da. Gainera, Municheko Filarmonikoarekin eta Lahav Shanirekin debutatu zuen Espainian zehar egindako biran.

Z.E.N. Trio hirukoteko kidea da, Zee Zeerekin eta Narek Hakhnazaryanekin batera, eta aurten bira egingo dute Espainian zehar.

2010ean, Sibelius Nazioarteko Biolin Lehiaketako irabazlerik gazteena izan zen, eta 2012an Queen Elizabeth Competition lehiaketan saritu zuten. 2018an, «30 urtetik beherako 30 artistarik onenen artean» hautatu zuen Classic FMk.

Deutsche Grammophon diskoetxeko artista esklusibo honek udazkenean aterako du bere azken CDa, Royal Philharmonic Orchestrarekin batera, Bernstein Serenade interpretatuz. Obra horrekin debutatu zuen New York Philharmonic Orkestran eta Santtu Mattias Rouvali zuzendariarekin 2024an.

Gaur egun, Londresko Royal School of Music eskola ospetsuko irakaslea da.