Franz Liszt Chamber Orchestra 1963an sortu zuten Budapesteko Liszt Ferenc Musika Akademiako graduatu ohiek. Talde horrek talde nazional gisa funtzionatzen du Hungarian, eta funtsezko lekua betetzen du herrialde horretako musika-eszenan, nahiz eta azken sei hamarkadetan nazioartean ere ospe handia lortu duen. Gaur egun, ganbera-musikaren munduko ordezkaririk garrantzitsuenetakotzat dute, duen doitasunagatik, genero-moldakortasunagatik eta egokitzeko gaitasun apartagatik.
Duela 60 urte sortu zenetik, taldeak berrogeita hamar herrialde baino gehiagotan egin ditu birak, Frigyes Sandorren eta János Rollaren zuzendaritzapean, eta, 2016az geroztik, Péter Tfirsten zuzendari duela. Areto ospetsuetan aritu da, honako hauetan, besteak beste: New Yorkeko Carnegie Hallen, Tokioko Suntory Hallen, Sydneyko Operan, Buenos Airesko Colon antzokian eta Parisko Théâtre de la Ville antzokian.
Munduko auditoriumik ezagunenetan aritu da, eta artista birtuosoak izan ditu agertokikide: Sviatoslav Richter, Mstislav Rostropovich, Isaac Stern, Yehudi Menuhin, Jean-Pierre Rampal, Martha Argerich, Julia Fischer, Vadim Repin, András Schiff, Emmanuel Pahud, Vadim Gluzman, Denis Matsuev, Mischa Maisky, Maxim Vengerov, Ilya Gringolts, David Fray, Denis Bouriakov, Júlia Pusker, Gábor Boldoczki eta Gábor Takács-Nagy.
2020aren hasieran, István Várdai biolontxelo-jotzaile ezaguna zuzendari artistiko gisa sartu zen orkestran, kontzeptu artistiko berri bat garatzeko eta talde profesionala indartzeko asmoz.