Gaztela eta Leongo Orkestra Sinfonikoa

Gaztela eta Leongo Orkestra Sinfonikoa (OSCyL) autonomia-erkidego horretako Juntak sortua da. 1991n egin zuen debuta, eta Espainiako musika-erakunderik itzaltsuenetako bat bilakatu da. 2007az geroztik, Valladolideko Miguel Delibes kultura-zentroan du egoitza. Thierry Fischer da zuzendari titularra 2022tik, eta zuzendari elkartuak, berriz, Vasily Petrenko eta Elim Chan. Orkestrak urteko egonaldi artistikoak aurkezten ditu. 2026an Kirill Gerstein (pianoa), Pablo Ferrández (biolontxeloa) eta Francisco Coll (konposizioa) dauzka programatuta. Gaztela eta Leon osoan aritzen da, baita nazioarteko agertoki garrantzitsuetan ere, hala nola Elbphilharmonien eta Concertgebouw aretoan. Horretaz gainera, bakarlari eta zuzendari ospetsuekin kolaboratzen du, eta haren diskografiak barnean hartzen ditu, esaterako, Deutsche Grammophon eta Signum zigiluak. Gaztela eta Leongo Orkestra Sinfonikoak konpromiso sozial handia du: hezkuntza- eta dibulgazio-programak antolatzeaz gainera, musikari gazteen boluntariotza ere sustatzen du, OSCyL Joven proiektuaren bidez.