Guarneri Trio Praga

Cênêk Pavlik biolina, Marek Jerie biolontxeloa eta Ivan Klánsky pianoa

“Guarneri Trio Pragaren heldutasun argitsuak gozatzen jarri du Tenerife. Nabarmentzekoa da hiru artista horien kontzeptu-batasuna; nortasun propio oso definituak izan arren, gai dira ederki asko egokitzeko, ikuspegi komun baten mesedetan. Biziki naturala da haien artean komunikatzeko modua.”

(Francisco Martínez Ramos, 2023ko maiatzaren 28a)

Trio Guarneri ganbera-musikaren adierazle nagusienen artean dago sailkatuta. 33. urteurrena ospatu berri dute beren jatorrizko osaerarekin, freskotasun osoz eta sasoi ezin hobean ospatu ere. Piano klasikoko hirukoterik onenetako bat izan da 1986an sortu zenetik. Nazioarteko musika-prentsak aho batez goraipatu ditu haien lehenbiziko arrakastak, eta ganbera-musikako talderik nagusienen artean kokatu dituzte, hain zuzen ere beren interakzioagatik, soinu-kalitate bikainagatik eta birtuosismo tekniko handiagatik. Musikaren arloan lankidetza-urteen poderioz lorturiko heldutasun artistikoaren eta adierazkortasunaren arteko konbinazio aparteko horrek itxaropen handia pizten du haien ibilbideko laugarren hamarkadan: ziurtaturik daukate erabateko arrakasta beren kontzertuetan.

Irudien copyrighta © Nasê Reklamni