Iruñeko Orfeoia

Iruñeko Orfeoia Europako abesbatzarik zaharrenetakoa da. 160 urteetako ibilbidean Espainia mailan emakumeak barneratu zituen bigarren Abesbatza izan zen.

Azken bi hamarkadatan aurrekaririk gabeko nazioartekotze-prozesua egin du eta mundu mailako New Yok Philarmonic, London Philarmonic, Mariisnky Orkestra, San Petersburgo Philarmonic bezalako orkestrekin eta Gergiev, Temirkanov, Frühbeck, Mena, Pekka-Salonen eta Jurowsky bezalako zuzendari esanguratsuenekin partekatu ditu London, New York, París, Mexico edo San Petersburgoko musika areto eta jaialdi nagusienak. Espainiako orkestra ia guztiekin abestu du eta bere harremana oso berezia da Euskadiko Orkestra, Bilboko Orkestra Sinfonikoa eta Nafarroako Orkestra Sinfonikorekin.

2026ko martxotik ekaina arte honako obrak eskeiniko ditu: Mozarten Errekiema Murtzian OSMRekin Hernandez-Silvaren zuzendaritzapean, Brahmsen Ein deutsches Requiema, Iruñean OSN eta Perry So maisuarekin eta Beethovenen IX. Sinfonía Valladoliden OSCYLekin, Thierry Fisheren zuzendaritzapean.