Judith Jáuregui

Pianoa

«Judith Jáureguik hamaikatxo interpretazio-baliabide ditu, eta, intuizio- eta jakinduria-nahasketa proportzionatu batean, kolore-kantitate egoki eta adierazkor bat transmititzen du beti»,

(Scherzo)

Nortasuna, fintasuna eta argia dira Judith Jáuregui donostiarra definitzeko hitzak. Hari buruzko azken kritiken arabera, «lehen heldutasuna ageri duen errealitate ukaezina» (Concertonet), «intuizio- eta jakinduria-nahasketa proportzionatu bat» (Scherzo) eta «artista irudimentsu bat, interprete harrigarriki indibiduala» (International Piano) da.

Azken denboraldietan gogo handiz hartu dute nazioartean erreferentzia diren aretoetan; horien artean daude: Madrilgo Auditorium Nazionala, Bartzelonako Palau de la Música, Bruselako Flagey, Tokioko Suntory Hall, Pekingo NCPA eta Bogotako Antzoki Nagusia. Era berean, lankide izan ditu hainbat talde: Britten Sinfonia, Bayerische Kammerphilharmonie, Lilleko Orkestra Nazionala, Cannesko Orkestra Nazionala, Sinfonie Orchester Biel Solothurn, PFK Prague Philharmonia, Aarhus Symphony, Mexikoko OFUNAM eta Espainiako orkestra nagusiak (hala nola ONE, OSCYL, ORTVE eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoa).

ICMA eta MIN sarietarako hautatu berri dute, OSCYLekin batera grabatutako Homeland azken albumarekin (haren diskografiako zazpigarrenarekin, hain justu). 2025-2026 denboraldiko konpromisoen artean, nabarmentzekoak dira Kordobako Orkestra, ADDA Simfònica, Franz Schubert Filharmonia eta Ipar Euskal Herriko Orkestrarekin dituen lankidetzak, eta nabarmentzekoa da, berebat, iraganean harreman estua izaniko areto eta jaialdietara itzultzeko asmoa, hala nola Musika-Músicara, Zaragozako Auditoriumera eta Donostiako Victoria Eugenia Antzokira.

Informazio gehiago: www.judithjauregui.com