Luciana Mancini txiletar jatorriko suediarrak kantua eta interpretazio-praktika historikoa ikasi zituen Hagako Kontserbatorioan. Haren errepertorioak garai eta estilo bat baino gehiago biltzen ditu: Erdi Aroko musikatik garaikideraino; opera-errepertorio estandarretik munduko musiketaraino. Erregulartasunez aritzen da kontzertu- eta opera-antzoki itzaltsuetan. Horien artean, aipatzekoak dira Berlingo Estatu Opera, Baden-Badengo Festspielhaus, Hanburgoko Elbphilharmonie, Madrilgo Errege Antzokia, Londresko Wigmore Hall, Koloniako Filarmonikoa, Franz Liszt Musika Akademia eta Budapesteko Müpa, Holandako Opera Nazionala eta Amsterdameko Concertgebouw, Drottningholm jauregiko antzokia, Vienako Musikverein, Theater an der Wien, Melbourneko Sidney Myer Music Bowl eta Ferrarako Teatro Comunale, baita Europa osoko hainbat eliza ere. Luciana Mancinik lankidetza luze eta oparoa du L’Arpeggiata taldearekin; harekin grabatu ditu Monteverdiren Andre Mariaren Bezperak eta Los Imposibles eta Los Pájaros Perdidos: The South American Project albumak. Haiekin aritu da, orobat, Bontempiren Il Paride operan. Beste zenbait interpretaziotan ere esku hartu du, hala nola Luigi Rossiren Il palazzo incantaton, Orfeo Chamán (2016) CDan, Monteverdiren L’Orfeon eta bere mundu-birako zenbait kontzertutan.