Magdalena Schenk-Bader

Biola

Soinuaren mundu barrokoaren aberastasunak liluratuta, antzinako musika eta biolin barrokoa ikasi zituen Susanne Scholzekin, Leipzigen. Pauline Nobes, Kati Debretzeni, Odile Edouard, Stanley Ritchie, Maggie Faultless, Riccardo Minasi, Lars Ulrik Mortensen, Paul Agnew, Petra Müllejans eta beste batzuen maisu eskolak jaso zituen. 2012an, “I Giovani dell ‘Academia Montis Regalis” lanean parte hartzera gonbidatu zuten eta Europar Batasuneko Orkestra Barrokorako hautatu zuten. Camerata Bachiensis taldeak lehen saria irabazi zuen 2013an, Telemann Nazioarteko Lehiaketan. Ganbera musikako hainbat taldetan jotzen du (Camerata Bachiensis, Ensemble 1684, Scenitas Ensemble); baita orkestra barrokoetan ere. Hainbat jaialditan parte hartu du: hala nola, Modenako Grandezze eta Meraviglie festibalean, Greenwicheko Antzinako Musika Jaialdian, Gdanskeko Goldberg Jaialdian, Pavia Baroccan, Sofiako Arte Barrokoen Jaialdian, Korkyrako Jaialdi Barrokoan, Oviedo Barroco-n eta Echter ‘Barocque-n. Irakaslea da Leipzigeko Musikschule Neue Musik-en.