Manuel Minguillón laute-jotzailea madrildarra da, eta Gerardo Arriagarekin ikasi zuen Madrilen, Hopkinson Smithekin Basilean eta Paul O ‘Dette-rekin New Yorken. Errenazimentuko eta Barrokoko hari pultsatuko instrumentuen interpretatzaile ezaguna da Manuel.
Zuzendaria da Collegium Musicum Madriden, Errenazimentuko eta Barrokoko musika interpretatzen nazioan erreferentziakoa den eta musika berreskuratzen espezializatuta dagoen taldean. Minguillonek dozena bat disko-grabazio baino gehiago ditu, eta Collegium Musicum Madrid taldearekin Per voi ardo grabatu zuen 2021ean, Carlos Menarekin batera; 2023an, Dicen que hay Amor María Espadarekin batera, eta orain gutxi Capriccio eta Cantar a la guitarra.
Manuelek irakaskuntzarekin uztartzen du bere interpretazio-lana: bere MinguiEstudio eskolan dihardu irakasle, eta ohiko gonbidatua da unibertsitate eta kontserbatorioetako hizlari gisa.