Martín Llade

Martín Llade kazetaria eta idazlea da. Kazetaritzan eta Publizitatean lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Euskal Irrati Telebistan eta Punto Radion egin du lan. Duela hamar urtetik, Sinfonía de la mañana programa aurkezten du RNE Clasica irratian; horri esker, Ondas saria jaso zuen 2016an. 2018tik, Vienako Urteberriko Kontzertua ematen du RTVErentzat, eta El ojo crítico programan ohiko kolaboratzailea da RNEn; horrez gain, Radio Clásica irratian Notas a pie de página programa aurkezten du Espido Freirerekin batera. Haren liburuen artean, aipatzekoak dira El misterio Razumovski, Ediciones B argitaletxeak argitaratua (Hislibris XV eleberri historikoaren egile berri onenaren saria); El horizonte quimérico konpositoreei buruzko eldarniozko kontakizunen liburua eta La música interrupida de María de Pablos ipuina, Angela Salinerok ilustratua. 2025ean El último concierto de Viena eleberri berria argitaratu zuen, Alemania naziko Urteberriko Kontzertuaren jatorriari buruzko thrillerra. Libretista moduan, Gabriel Loidiren Juan Sebastian Elkano kantataren eta David del Puertoren Lazarillo de Tormes operaren testuak egin ditu.