(Europako Albiste Agentzia, Musikverein Viena)
Leipzigeko Mendelssohn Ganbera Orkestraren borondate adierazkorrak, homogeneotasunak eta jotzeko poz oparoak jendea eta prentsa liluratzen ditu. Hain zuzen ere, bere lanbidea bokazio gisa ikusteak bultzatu zuen 1997an Leipzigeko Goi Mailako Musika Eskolako graduatu talde bat ganbera profesionaleko orkestra bat sortzera.
Peter Bruns biolontxelo-jotzaile ospetsuaren kolaborazioa CD eta kontzertuetan gertatu da, hala nola Vienako Musikvereinen egindako debutean. Brunsek biolontxelo bakarlariaren posiziotik zuzentzen du orkestra, eta horrek komunikazio handia eskatzen du haren eta orkestrako kide guztien artean. Emaitza nabarmenak lortu dituzte eta taldeak duen musika jotzeko eran eta soinu homogeneoan islatzen dira. Orkestra Alemaniako eta Europako areto nagusietan aritu ohi da, hala nola Koloniako Filarmonikan eta Tonhalle Düsseldorfen, baita Rheingau eta Mecklenburg Vorpommerneko Musika Jaialdietan eta Leipzigeko Bach Jaialdian ere.