Sabrina Gárdez

Sopranoa

“Ahots ederra eta ondo emana duen sopranoa”

(Codalario)

Sabrina Gárdez etengabeko bilakaeran dagoen sopranoa da. Entzuleak bere arte bikainarekin liluratzeko gaitasuna erakutsi du. Martorellejko 2022ko Concurs de Cant Josep Palet Lehiaketaren irabazlea, duela gutxi debutatu du Pesaroko Rossini Opera Jaialdian (Rossiniren Il viaggio a Reims) eta Bergamoko Donizetti Jaialdian (Donizettiren Il diluvio universale eta Mayrren Il piccolo compositore di musica). Bere azken lanen artean, Manuel de Fallaren La vida breve obran egindako Carmelaren papera nabarmendu daiteke. ADDAren denboraldian egin du debuta horrekin. Riccardo Frizza, Alberto Zanardi, Andrea Foti eta Miquel Ortega maisuen zuzendaritzapean abestu du, eta erregulartasunez lan egiten du Giulio Zappa, Hana Lee, Marco Evangelisti eta Marta Pujol pianistekin. Emilio Sagi, Francesco Micheli eta MASBEDOren ekoizpen eszenikoetan parte hartu du. Bere hurrengo proiektuen artean, Sophie (Werther), Micaela (Carmen), Lisa (La sonnambula) eta Musetta (La Bohème) pertsonaien paperetan debuta egingo du.