“Irudimenari, sormenari eta interpretazioari irekitako gunea sortzen du. Harribitxi musikal eta eszeniko txikia eta soinuen bidezko bidaia da. Eta protagonista handi bat dauka: ilargia. Muntaia intimista honek azkar bilatzen eta aurkitzen ditu konplizitatea, enpatia eta, batez ere, ikusle gazteenen parte hartzea”
(Assumpta Pérez, Diario Regió 7)
Samfaina de Colors Mirna Vilasís buru duen kalitatezko proiektu artistikoa da. 1988. urteaz geroztik, hizkuntza propioa, edukia eta irakurketa geruza desberdinak dituzten ikuskizunak sortzen ditu. Musika da arte askea adierazteko hizkuntza nagusia. Mestizaje kultural horrek musika, poesia eta arte bisuala uztartzen ditu, eta sentsibilitate artistikoa eta sortzailea suspertzen ditu.
Samfaina de Colors kulturarekiko, hezkuntzarekiko, gizartearekiko eta publiko guztiarentzako emozioarekiko pasioa eta konpromisoa da.