Tomáš Šelc

Baxua

Tomáš Šelc kantu espezialitatean graduatu zen Bratislavako Kontserbatorioan. Han opera-kantua ikasi zuen Alžbeta Michálkovarekin eta koru-zuzendaritza Dušan Billekin. 2020an, Frico Kafenda saria jaso zuen, bere herrialdean eta atzerrian egindako interpretazio-jarduera nabarmenengatik. Kontzertisten Elkarteko kidea da.

Bakarlari gisa ondokoekin batera aritu da: Kanazawako Orkestra Sinfonikoa (Japonia), Johannesburgoko Orkestra Sinfonikoa (SAR), Südwestdeutsche Philharmonie Konstanz (Alemania), Clemencic Consort (Austria), Versaillesko Jauregiko Errege Kapera (Frantzia) eta Savaria Baroque Orchestra (Hungaria), besteak beste.

2018tik, abesbatzako kidea eta bakarlaria izan da Collegium1704 (Václav Luks) eta Cappella Mariana (Vojtěch Semerád) taldeetan.