Vasily Petrenko Royal Philharmonic Orkestrako musika-zuzendaria da, bai eta Gaztela eta Leóngo Orkestra Sinfonikoaren zuzendari elkartua ere. Beste orkestra askotan ere aritua da; nabarmentzekoak dira Berlingo Filarmonikoa, Bavariako Irratiko Sinfonikoa, Leipzigeko Gewandhaus orkestra, Londresko Sinfonikoa, Txekiako Filarmonikoa, Filadelfiako Orkestra, Clevelandeko Orkestra eta San Frantzisko, Boston eta Chicagoko Orkestra Sinfonikoak. Opera-agertoki askotan aritu da zuzendari, hala nola Glyndebourneko Opera Jaialdian, Parisko Opera Nazionalean eta New Yorkeko Metropolitan Operan.
Petrenko 1976an jaio zen, eta San Petersburgoko Haurrentzako Capella Musika Eskolan (Errusiako musika-eskolarik zaharrenean) eta San Petersburgoko Kontserbatorioan trebatu zen. Ikastegi haietan, Ilya Musin, Mariss Jansons, Yuri Temirkánov eta beste zenbait figurarengandik jaso zituen eskolak. 2013an Osloko Filarmonikoko titular izendatu zuten, eta 2017an Urteko Artista gisa aintzatetsi zuten Gramophone sari ospetsuetan.