Musika·Música 2024

Irudiak

Naturarekiko, artearekiko edo besteekiko harremanetan jatorria duten giza esperientzia ugari soinuaren bidez irudikatzen ahalegindu dira musika idazleek, berez, ez dagokion esanahia emanez. Sinesmenek, fantasiek eta irrikek, fenomeno naturalek, alegoriek eta metaforek, ohitura herrikoiek zein literaturaren harribitxiek eragina izan dute musikan.

Musika-Música Jaialdiaren edizio honek itzulpengintzan edo birsorkuntzan jatorria duten soinu irudien kaleidoskopio liluragarria belarriekin aditzera gonbidatzen gaitu. Koadroen, paisaien, fotogramen eta poemen erresonantziak edo metamorfosiak dira. Kondairen, tradizioen, sentimenduen edo ideien oroitzapenak eta islak. Sinfoniak, kontzertuak, suiteak, dantzak, ganbera piezak… entzungo ditugu. Estatikoa dagoena mugimenduan jartzen duten partiturak entzungo ditugu; baita sentsazio, kontzeptu eta irudi isilei soinua jartzen dizkietenak ere. Edo nostalgiak, nahiak eta ikuspegiak adierazten dituztenak. Era guztietako irudiekin, hiru eguneko egitarau oparoa duzue eskura.

Goza ezazue!