(Juan Carlos Justiniano. Codalario, 2020)
Moonwinds Joan Enric Llunaren ekimenez sortu zen: haize-instrumentista ezagunak bildu zituen ganbera-musikako talde egonkor bat osatzeko. Haizezko instrumentuen ikuspegi berri bat entzuleengana hurbilduz, errepertorio klasikoa landu dute: Mozart, Haydn, Beethoven… Horrekin batera, Vicente Martín i Solerren musika berreskuratu dute. Bere errepertorioan erromantizismoko lan handiak ere badaude, besteak beste, ondoko musikarienak: Dvorak, Schubert, Mendelssohn eta Strauss. Horretaz gain, César Cano, Blai Soler eta Emilio Calandín bezalako konpositoreen lanak enkargatu eta estreinatu ditu, ondoko konpositoreen egungo errepertorioarekin batera: A. Part, Sir J. Tavener, J. Horovitz edo T. Hosokawa. Taldekideek ibilbide profesional eredugarria dute Europa osoko orkestra eta ikastetxe nabarmenetan. Moonwinds 2006an aurkeztu zen jendaurrean, Mozarti (Gran Partita) eta Martin y Solerri eskainitako lehen disko-lana kaleratuz. Bi disko gehiago ditu: Martin y Solerren Una cosa rara operaren transkripzioa eta W.A. Mozarten Serenatas. 2012/13an Bartzelonako Auditorioko talde egoiliarra izan zen. 2020an, Moonwinds Simfònic zeharkako proiektua aurkeztu zuen, lan pedagogikoa eta musikala uztartzen dituena.