Andrew Litton

Zuzendaria

New York City Balleteko musika-zuzendaria eta Bournemouth Symphony Orchestrako ohorezko zuzendaria da Andrew Litton. Bergen Philharmonic orkestrako (Norvegia) musika-zuzendaria izan zen, eta harekin batera nazioartean ezagun egin zen, BBC Promseko, Concertgebouweko, Musikvereineko, Berlingo Philharmonieko eta Carnegie Halleko bira, grabazio eta debutei esker. Norvegiako Merituaren Errege Agindua jaso zuen horregatik. Bournemouth Symphony orkestrako zuzendari nagusia izan zen (1988–1994) eta Dallas Symphony orkestrako musika-zuzendaria (1994–2006). Urte horietan, birak egin zituen Europan zehar eta emanaldiak Carnegie Hall aretoan, bai eta hezkuntza-proiektuak eta grabazio ugari ere. Opera-zuzendaria da (Met, Covent Garden, Deutsche Oper Berlin), eta funtsezko zeregina izan zuen Bergen National Opera sortzen. Pianista izaki, sarritan teklatutik zuzentzen du; Gershwinen aditua da, eta 140 grabazio baino gehiagoko diskografia du. New Yorken jaio zen, eta Juilliard eskolan ikasi zuen.