Ulises Illánek sortutako ahots- eta instrumentu-taldea da, eta Errenazimentutik Klasizismora bitarteko errepertorioak interpretatzen ditu, musika sinfonikoa eta opera barne direla. Taldearen ikuspegi historizistak egoki konbinatzen ditu zorroztasun musikologikoa, iturrien ikerketa eta jatorrizko instrumentuen —edo errepliken— erabilera, musika-ondarea berreskuratu eta hedatzeko helburuz. Ahaztutako obrak nabarmendu eta askotariko entzuleei hurbiltzen dizkie, kontzertu pedagogikoen bidez.
Zenbait erakunderekin elkarlanean jarduten du, hala nola Ondare Nazionalarekin, CNDMrekin eta Teatro Realekin. Jaialdietan ere hartzen du parte; adibidez, Versaillesko, Granadako eta Toledoko (El Greco) jaialdietan. Hainbat bakarlarirekin egin du lan; horien artean ditugu Núria Rial, Filippo Mineccia, Ana Quintans eta, batez ere, María Espada (errepertorio barrokoetan).
Disko hauek grabatu ditu, besteak beste: The Jommelli Album, Siface: L’amor castrato eta The Royal Chapel of Madrid. Horiez gain, Nitteti eta El Libro Secreto de la Reina izenekoak ere argitaratuko ditu laster. 2024an, XVIII. mendeko Barrokoko eta Klasizismoko musika-talderik onenaren GEMA saria irabazi zuen, bere bikaintasuna, berrikuntza eta musika-ondare historikoa berreskuratu eta hedatzeko egindako lana direla eta.