Ulises Illán

Zuzendaria

“Oso estimagarria da Ulises Illánek Nereydasen aurrean egindako lan musikala. Soinu fina eta estilo zuzena dira nabarmentzekoak. Malgutasuna, dinamikak eta bizitasuna ekitaldiaren musika-sendotasunaren berme izan ziren”

(Codalario)

Ulises Illán (Toledo, 1981) orkestra-zuzendaria, Nereydas taldearen sortzailea eta Accademia Barocca Lucernensis-eko irakasle titularra da. Musika barrokotik garaikidera bitarteko errepertorioak interpretatzen ditu, genero sinfonikoa eta lirikoa landuz. Orkestra eta Opera Zuzendaritzako masterra egin du, Hochschule Luzern Musik-en. Horrez gain, Espainian, Austrian, Frantzian eta Suitzan prestakuntza jaso zuen, irakasle hauekin, besteak beste: Ton Koopman, Philippe Herreweghe eta Jorma Panula. Biolineko eta Musikaren Historiako eta Zientzietako tituluduna da, eta Musikaren Interpretazioan eta Analisian aditua.

Hainbat orkestra zuzendu ditu; besteak beste, RTVEko Orkestra Sinfonikoa, Haydn Sinfonietta Wien, Festival Strings Lucerne eta Errusiako Estatu Orkestra Sinfonikoa. Nereydasekin, grabazioak egin ditu Glossa eta PanClassics konpainiekin, eta lan batzuk egiteko ditu Deutsche Harmonia Mundirekin. Accademia Barocca Lucernensis taldearekin, berriz, Sacred Music for Dresden Cathedral diskoa grabatu zuen, zeina 2019ko Opus Klasik sarietarako proposatu zuten.

XVIII. mendeko musikako ikertzaile eta aditua da, ICCMUrekin elkarlanean jardun du eta zuzendaririk onenaren GEMA saria lortu zuen 2021ean. Zuzendari duela, Nereydasek XVIII. mendeko Barrokoko eta Klasizismoko musika-talderik onenaren saria lortu du 2024an. Gaztela-Mantxako Gizarte Zientzietako Akademiako kidea da.