Trio con Brio Copenhagen

“… ‘The Passenger’ albumarekin, Trio con Briok agerian jarri du munduko elitearen gailurrean dagoela egungo ganbera-musikari dagokionez…”

(POLITIKEN 6 estrellas)

Soo-Jin Hong biolina
Soo-Kyung Hong txeloa
Jens Elvekjaer pianoa

Trio con Brio Copenhagen munduko piano-talderik onenetakotzat hartzen da. Hirukoteko kide polifazetikoak, bira ugari egiten dituzten artistak ez ezik, artista diskografiko estimatuak, arte-zuzendariak eta hezitzaileak ere badira. Munduko kontzertu-toki eta -ziklo nagusietan ageri ohi da taldea, barne direla Carnegie Hall, Lincoln Center, Wigmore Hall, Pierre Boulez-Saal (Berlin), Concertgebouw eta beste asko.

Trio con Briok Carl Nielsen & Anne Marie Carl-Nielsen saria irabazi du, Danimarkako saririk ospetsuenetakoa.

Danimarkako kultur bizitzan funtsezko eginkizuna betetzen du Trio con Brio Copenhagenek. Artista irudimentsuak izaki, aski ezagunak dira beren jakin-min aseezina, programazio berritzailea eta haurrentzako kontzertu erakargarriak. Denboraldi honetan Søren Sætter-Lassen aktore daniarrarekin elkarlanean ari dira «Printze Txikia» musika-produkzioan —Danimarkako Errege Antzokian estreinatuko da—. Datorren urterako bira bat dute aurreikusita.

https://www.trioconbrio.dk/