(Wukali, L’ensemble baroque Café Zimmermann au Théâtre du Jeu de Paume d’Aix-en-Provence,
Petra Wauters)
Café Zimmermann taldea 1999an sortu zen eta, gaur egun, egoiliarra da Aix-en-Provenceko Théâtre du Jeu de Paume antzokian. Kontzertu barrokoaren erreferentziazko taldea da bai Frantzian eta bai Europa osoan. Gottfried Zimmermannek XVIII. mendean Leipzigen zuen establezimendu famatuari zor dio izena, establezimendu horren emulazio artistikoa berpiztea baita taldearen asmoa. Entzute handia lortu du, bai kontzertuetan bai diskoetan, bere interpretazioen bizitasunari, bere tinbreen edertasunari eta bere izaera eskuzabalari esker. Grabazio guztiak Alpha Classics etxearen bidez argitaratu ditu, eta horien artean, J.S. Bach musikariari eskainitakoak goraipatu ditu kritika espezializatuak, eta zenbait Diapasons d’Or, Chocs de Classica eta Chorus d’Or sarirekin nabarmendu dira.
Etengabe arte-sorkuntzaren eta -berrikuntzaren bila, ensemble honek lankidetza emankorrak egin ditu hainbat artista ospetsurekin; horien artean, Sophie Karthäuser, Emöke Barath, Eva Zaïcik, Giuliano Carmignola, Rupert Charlesworth, Lorenzo Coppola, Damien Guillon, Paul-Antoine Bénos-Djian, Andreas Staier eta Alexander Melnikov aipa daitezke. Horrez gain, Vox Luminis eta Accentus abesbatzekin ere aritu da kontzertu-aretoetan, Frantzian (Théâtre de la Ville, Cité de la Musique, Grand Théâtre de Provence, L’Arsenal de Provence, L’Arsenal, Radio France eta Auditorium de Lyon) eta Europa osoan (Amuz, Organisatie Oude Muziek Utrecht, Madrilgo Auditorio Nazionala eta Bilboko Elkarte Filarmonikoa).