Cor de Teatre

“Irudika ezazue La Traviatako ezinezko brindis bat, Frantziako Tourra Sevillako Bizarginaren erritmoan edo tren-geltoki bateko garbiketako bi langileren arteko maitasun-historia Nabuccorekin. Ongi etorri Operetta ikuskizun paregabera. Nota bakoitza keinu bat da, musika-esaldi bakoitza ekintza bat, abesti bakoitza eszena berri bat. A capella musikaz, keinu-antzerkiz, umorez eta indar bisualez hornitua. Hunki zaitezte.”

(Operetta)

Autoretza eta zuzendaritza Jordi Purtí
Musika-zuzendaritza David Costa
Eszenografia Xavier Erra
Jantziak Marta Rafa
Argiztapena Luis Martí
Soinua Joan-Carles Ros “Rosky”
Ekoizpena Somfònics
Argazkia David Ruano

 

Cor de Teatre ahots-talde bat da, zeinak keinuzko antzerkiak eta antzerki fisikoak berezkoak dituzten mugimendua, ekintza eta baliabideak txertatzen dituen bere ikuskizunetan. Hogeita bost urteko ibilbidea du, eta sonoritate berriekin eta bere espresio-ahalmenarekin esperimentatzen jarraitzen du. Konpainiak bide berri bat ireki du a capella ahots-errepertorioaren interpretazioan, eta haren mugetatik haratago eraman du.