Meccore String Quartet

“Miresgarriak dira taldearen homogeneotasuna eta koherentzia; Meccore laukoteak bikain zaintzen du dramaren garapena.”

(Diapason d’Or)

2007an sortutako Meccore String Quartet Europako ganbera-zirkuituko talderik nabarmenetakoa da. Birtuosismo teknikoari, interpretazioen sakontasunari eta agertoki gaineko presentzia indartsuari esker, ospe handia lortu du egoitza Varsovian duen laukoteak.

Meccore laukotea izen handiko agertokietan aritu izan da, hala nola Londreseko Wigmore Hallen, Vienako Musikvereinen, Madrilgo Teatro Realen eta New Yorkeko Frick Collectionen. Era berean, jaialdi entzutetsuetan hartu du parte, hauetan, adibidez: Rheingau, Beethoven Easter eta Budapest Spring.

Taldearen diskoek sariak jaso dituzte: Pizzicato Supersonic Award, Alemaniako Disko-kritikaren Saria, Diapason ´d’Or eta abar. Irrati- eta telebista-kate nagusientzat ere grabatu du, tartean hauentzat: Bayerischer Rundfunk, BBC Radio 3, Rai3 eta Radio Clásica RTVE.

Meccore laukotearen helburua generoko maisulanak eta Poloniako musikagileen ganbera-musikako bitxiak uztartzea da.