Martín García García

Pianoa

“Martín García García gaztea egungo panorama nazionaleko pianistarik nabarmenetako bat da. Horren erakusgarri dira lortu dituen sari garrantzitsuak eta egiten ari den nazioarteko karrera geldiezina. Salamancako Liceo antzokian eskainitako kontzertuan agerian jarri zituen bere gaitasunak.”

(Bachtrack)

Martín García García (Gijón, 1996) egungo munduko panoraman etorkizunik oparoena duten pianistetako bat da, eta dagoeneko aintzatetsia da Europako, Amerikako eta Asiako agertoki garrantzitsuetan. Erdietsitako lorpenen artean aipatzekoak dira «Cleveland International Piano Competition 2021» lehiaketa irabazi izana eta «International Chopin Piano Competition 2021» lehiaketan —munduko piano-lehiaketarik garrantzitsuena— hirugarren geratu izana. Azken horretan, Varsoviako Orkestra Filarmonikoaren sari berezia ere lortu zuen.

Reina Sofía Goi Mailako Musika Eskolan graduatu zen, Galina Eguiazarova irakaslearen tutoretzapean, eta ikasle bikainaren bereizgarria lortu zuen Sofía erreginaren eskutik. Ondoren, masterra egin zuen New Yorkeko Mannes School of Music-en, Jerome Rose irakasle zuela. Hainbat orkestrarekin jo du, besteak beste Symphoniker Hamburg, Seoul Philarmonic, Warsaw Philarmonic eta NKH Symphony orkestrekin, eta zuzendari ospetsuak izan ditu, hala nola Mikhail Pletnev.

2024-2025 denboraldia oso esanguratsua da Matínentzat. Adibidez, 7. bira egin du Japonian, non 25.000 lagun bertaratu diren haren kontzertuetara. Halaber, Korean, Taiwanen, Malaysian, Kolonbian eta Alemanian (Rostock, Rheingau eta Kolonia hirietan) jardungo du, nazioarteko karrera nabarmena sendotuz.

Programa hau bat dator jaialdiaren gaiarekin, bi lanak adibide esanguratsuak baitira musikak emozio sakon eta unibertsalak sorraraz ditzakeela erakusteko. Schuberten Moments Musicaux etan askotariko efektuak aurki ditzakegu, besteak beste malenkonia intimoa eta lasaitasun gogoetatsua. Emozio-espektro hori handitu egiten da Rachmaninoffen Moments Musicaux etan, horietako birtuosismoak bizitasun dramatikoa zein introspekzio poetikoa transmititzen baititu. Bi zikloak, garai eta estilo desberdinetakoak izan arren, berariaz diseinatu dira entzuleekin zuzenean bat egiteko, giza afektuen hizkuntza adierazgarriaren bidez.