Pablo Barragán klarinete-jotzailea Sevillako Kontserbatorioan trebatu zen Antonio Salguerorekin; Sevillako Barenboim-Said Fundazioan, berriz, Matthias Glanderrekin. Prix Crédit Suisse Jeunes Solistes saria irabazi zuen 2013an, besteak beste.
2025-2026 denboraldian, Pablo Barragánek zenbait kontzertu emango ditu, bakarlari-lanean, orkestraz lagunduta, eta Koloniako Ganbera Orkestraren denboraldia inauguratuko du, Christoph Poppenen zuzendaritzapean. Orkestra-emanaldi ugari ditu lotuta; tartean, Baden-Badengo Filarmonikoarekin, Gaztela eta Leongo Orkestra Sinfonikoarekin —Vasily Petrenkok zuzenduta— eta Ostravako Janáček Orkestra Filarmonikoarekin —Tania Millerrek zuzenduta— dituenak. Eskaera ugari jasotzen ditu ganbera-musikari gisa aritzeko: esate baterako, Modigliani Laukotearekin arituko da Hanburgoko Elbphilharmonien eta Frankfurteko Alte Oper zentroan. Bere azken grabazioa, Balagan, Linzeko Brucknerhaus aretoan, Luganoko Arts Centrean eta Londresko Wigmore Hallen aurkeztuko du, Noa Wildschut eta Amadeus Wiesensee lagun dituela.