Pablo Barragán

Klarinetea

Pablo Barragán klarinete-jole sevillarrak, bere soinu bikainagatik eta birtuosismo teknikoagatik ezaguna denak, ibilbide sendoa du nazioartean. Antonio Salguero eta Matthias Glander maisuen tutoretzapean prestatu zen, eta sari prestigiotsuak jaso ditu, hala nola Prix Credit Suisse Jeseis Solistes saria eta Talent ARD Munich Competition lehiaketako sari berezia.

Aldizka artista ospetsuekin lan egiteko ohorea du; adibidez, Elena Bashkirovarekin, Beatrice Ranarekin, Yuliana Avdeevarekin, Enmanuel Pahudekin eta Modigliani laukotearekin, baita nazioarteko izen handiko aretoetan jotzekoa ere; besteak beste, Koloniako Philharmonie, Londresko Wigmore Hall eta Zuricheko Tonhalle aretoetan. Gainera, aldizka jaialdi batzuetan hartzen du parte, hala nola Rheingau Musikfestival eta Martha Argerich jaialdietan.

2024-2025 denboraldian, Pablo Barragán bakarlari gisa arituko da hainbat orkestratan, eta Mozarten, Hartmannen eta Stanforden lanak interpretatuko ditu. Aipatzekoak dira Franz Liszt ganbera-orkestrarekin, Biel Solothurneko sinfonikoarekin eta Pragako SUKekin dituen konpromisoak, eta Madrilgo Auditorio Nazionalean debutatuko duela Camerata Musicalisekin.

Irakaslea da Sevillako Barenboim-Said akademian, eta eskola magistralak ematen ditu Madrilgo Reina Sofia Musikako Goi Eskolan, besteak beste.

Pablo Barragán Buffet Crampon klarinete-markaren artista esklusiboa da, eta Prestige modeloko instrumentu bat jotzen du.