(El País, Fernando Martín)
Clara Montes Madrilen jaio zen, baina jatorri cadiztarra du. Txiki-txikitatik eta nerabezaroan, musika-prestakuntza sendoa jaso zuen, batez ere flamenkoarekin lotuta: lehenik, aitaren bitartez eta, ondoren, Andrés Batista konpositore, irakasle eta kontzertistaren bitartez —gitarra-eskolak jaso zituen—.
Abeslari eta konpositore bikain eta moldakorra da, eta bederatzi disko argitaratu ditu. 1998an, bere bakarkako lehen lana grabatu zuen, Antonio Galaren hamabi poema abestuz. Album horrekin, Musikaren Saria irabazi zuen.
Hortik aurrera, musikaren ikuspuntu posible guztiak arakatzera eraman dute musika berri eta zaharrak eta soinu-ahalmenak ikertzeko duen kezkak eta interes nekaezinak, eta flamenkoaz eta koplaz dituen errespetu eta ezagutza handiak. Horrela, abestiak berritzen dituen sortzaile bihurtu da, baina flamenkoaren sakonenaren eta errotuenaren sustraiei eutsiz beti, benetakoa eta sustraiko musika den guztia gehituta.