Olatz Saitua

Sopranoa

“…Olatz Saitua sopranoa, bere ohiko garbitasunarekin, adierazpen zainduarekin eta ahozkapen adierazgarriarekin ”  

(Ópera actual, Jose Miguel Balzola)

Bilboko Musika Kontserbatorioan trebatu ondoren, Sienan eta Busseton ikasketak osatu zituen Carlo Bergonzirekin eta Salzburgoko Mozarteumean graduatu zen Wilma Lippen zuzendaritzapean.

Salzburgo eta Esseneko konpainietako kide da: Gilda, Olympia, Blonde, Rosina, Adele, Gretel, Soeur Constance, Tytania, Susanna, Despina, Oscar eta Fiakermilliren paperak egin ditu bertan.
Liceuko Antzokian egon da, besteak beste, ondoko paperak egiten: Susanna, Zerlina, Papagena, Barbarina, Crobyle, Princesse, Amore (Gluck, Monteverdi), Yniold eta Tebaldo. Eta Errege Antzokian honako hauek interpretatu ditu: Basoko Txoria, Niña flor eta Trujamán. Horretaz gain, Bilboko eta Euskadiko orkestra sinfonikoetan, Espainiako Orkestra Nazionalean, Espainiako Irrati Telebistako Orkestran, Tenerifekoan… aritzen da. Eta, besteak beste, ondoko obretan parte hartu du: Mozarten Exsultate Jubilate, Bachen Cantata 51 eta Johannespassion, Händelen Messiah, Orffen Carmina Burana, Mozarten Requiem zein Brahms eta Fauréren hainbat konposiziotan.
Normalean ganbera musikako errezitaldiak eskaintzen ditu piano edo gitarrarekin eta Garbizu, Sorozabal, Intxausti, A.Donostia edo David del Puertoren euskal musikako grabaketetan parte hartu izan du.