“Olatz Saitua sopranoa, bere ohiko garbitasunarekin, adierazpen zainduarekin eta fraseatze adierazgarriarekin.”
(Jose Miguel Balzola – Ópera actual)
Bilboko Musika Kontserbatorioan ikasi ondoren, Sienan eta Busseton sakondu zituen ikasketak, Carlo Bergonzirekin. Salzburgoko Mozarteumen eskolan graduatu zen, Wilma Lippen zuzendaritzapean.
Salzburgoko eta Essengo konpainietako partaide da, eta askotariko rolak jokatu ditu haiekin; adibidez, Gilda, Olympia, Blonde, Rosina, Adele, Gretel, Soeur Constance, Tytania, Susanna, Despina, Oscar, Fiakermilli…
Bartzelonako Liceu antzokian, pertsonaia hauek interpretatu ditu: Susanna, Zerlina, Papagena, Barbarina, Crobyle, Princesse, Amore (Gluck, Monteverdi), Yniold eta Tebaldo. Madrilgo Errege Antzokian, halaber, Basoko txoria, Niña Flor eta Trujamán izan da, besteak beste. Askotariko orkestrekin egin du lan, hauekin, esaterako: BOS, EOS, Espainiako Orkestra Nazionala, ORTV eta Tenerifeko orkestra. Hamaika lan interpretatu ditu haiekin, Mozarten Exsultate Jubilate, Bachen 51. kantata eta Johannespassion, Haendelen Messiah, Orffen Carmina Burana, Mozarten Requiem, Brahms eta Fauréren lanak eta abar.
Ganbera-musikako emanaldiak eskaini ohi ditu pianoaren edo gitarraren laguntzarekin, eta euskal musika ere grabatu du; besteak beste, Garbizu, Sorozabal, Intxausti, Aita Donostia eta David del Puerto musikagileen lanak.