Abdel Rahman El Bacha

Pianoa

Beiruten jaioa, 10 urte zituela eman zuen lehen kontzertua eta 1974an Parisko Musika Kontserbatorio Nazionalean sartu zen. 19 urterekin, Belgikako Isabel Erregina lehiaketaren irabazle izendatu zuten aho batez. Ordutik mundu osoan zehar ibili da: Salzburgoko Mozarteum, Parisko Théâtre des Champs Elysées, Amsterdamgo Concertgebouw eta Municheko Herkulessaal aretoetan, besteak beste. Eta bakarlaria izan da ondoko hauetan: Berlingo Orkestra Filarmonikoa, Londresko Royal Philharmonic, Parisko Orkestra, Frantziako Orkestra Nazionala, Radio Franceko Orkestra Filarmonikoa, Belgikako Orkestra Nazionala, Lisboako Gulbenkian Orkestra, NHK Tokyo, Suisse Romandeko Orchestre, etab.

Abdel Rahman El Bacha Frantziako eta Libanoko herritartasuna du 1981etik. 1998an “Chevalierdes Arts et des Lettres” izendatu zuten Frantzian; 2002an, Libanoko Errepublikako presidenteak Merituaren Ordenaren Domina eman zion. Honoris Causa titulua eman zioten Lovainako Nazioarteko Unibertsitatean (2019) eta Libanoko Amerikako Unibertsitatean (2022).