Amandine Beyerrek biolina ikasi zuen Parisko CNSMD kontserbatorioan eta gero Basileako Schola Cantorum eskolan, C. Banchiniren ikasgelan. C. Coin, H. Smith eta P. Memelsdorff maisuen irakaskuntza ere jaso zuen. 2001ean, A. Vivaldi lehiaketako lehen saria irabazi zuen Turinen.
Harrezkero, mundu osoan eskaintzen ditu kontzertuak, bakarlari gisa, Konzertmeister gisa eta Gli Incogniti bere taldearekin —2006an sortu zuen talde hori—.
Aldi berean, Amandine Beyer ganbera-musikan aritzen da P. Hantade, K. Bezuidenhout, A. Staier eta G. Carmignola musikariekin, Kitgut Quartet laukotearekin, eta barrokotik erromantizismorainoko musika interpretatzen dute.
Kritikak aho batez txalotu du haren diskografia, eta goraipamenik handienak jaso ditu.
Irakaskuntzaren zale amorratua izaki, biolin-irakaslea da Basileako Schola Cantorum eskolan 2010az geroztik. Gli Incognitirekin ganbera-musikako akademia bat sortu zuen 2017an, eta gorputz-lanari buruzko lantegiak ere eman zituen. 2025etik, Frantziako Gazte Orkestra klasikoaren musika-zuzendaria da.