El Perelló herrian jaio zen 1999an, eta Vallèseko Orkestra Sinfonikoarekin aritu zen, lehen aldiz, soprano bakarlari gisa, Rubén Gimenoren zuzendaritzapean, Homenaje a E. Morricone y N. Rota lanarekin. Gainera, Xavier Puig zuzendariarekin jardun du Festival de Valsos i Danses jaialdian, eta Víctor Pablo Pérezekin, Música de Western emanaldian, Tenerifeko Orkestra Sinfonikoarekin batera. C. Orffen Carmina Burana lana interpretatu du Andreu Ferréren zuzendaritzapean Cambrilseko Nazioarteko Musika Jaialdian.
Beste lan ugari ere interpretatu ditu, besteak beste, W.A. Mozarten Meza Handia Do minorrean, Orquesta Terrassa 48 taldearekin, David Hernández Urpíren zuzendaritzapean; F. Mendelssohnen Uda-gau bateko ametsa, Jove Orquestra de les Comarques Gironines orkestrarekin, Àlvaro Albiachen zuzendaritzapean, eta Rosaura izan da E. Toldràren El Giravolt de Maig lanean. Jörg Widmannek konposatu eta zuzendutako Les Variacions sobre el Cant dels Ocells lanaren mundu-mailako estreinaldian hartu zuen parte, Kataluniako Palau de la Músican.
Ferrer-Salat fundazioaren bekadun gisa, Liceuko Kontserbatorioan ikasi zituen Goi-mailako Gradua eta Masterra, Marta Mathéu irakaslearekin. Ondoren, Lied Masterra egin zuen ESMUCen, eta ahotsaren eta ahots-nahasmenduen gaian sakondu zuen Ramon Llull Unibertsitatean.
Aholkulari izan ditu Rubén Fernández Aguirre, Ana Luisa Chova, Wolfram Rieger, Roger Vignoles, Felicity Lott, Xavier Sabata eta Ofèlia Sala.